XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA IRAGARPENA, Kontratazio Batzorde Nagusiarena, Azpeitian Basozabal Jauregiaren lehengoratze obrak (I. fasea) kontratatzeko esleipenari publizitatea emateko dena. (30/89 KBN Esp.).

Euskal Autonomi Elkarteko 1984eko aurrekontu orokorrak ezarri zituen abenduaren 20ko 30/1983 Legearen bidez aldatutako Estatuaren Kontratuetarako Legearen 38. atalak xedatu zuenez, EHAAn argitaratu behar dira kontratuen esleipenak, horretarako erabili den bidea dena dela ere; hala ere, 25.000.000 PTAtik beherako kontratuak betebehar horretatik kanpo gelditzen dira.

Ildo horri jarraiki, Ogasun eta Finantza Sailburu jaun txit gorenak, 1990eko apirilaren 25ean erabaki hau hartu zuen: Azpeitiko Basozabal Jauregiaren lehengoratze obren (I. fasea) kontratazioa CONSTRUCCIONES AMENABAR, S. A. enpresari esleitzea berrogeitamar milioi, laurehun eta eta bi mila eta zazpiehun eta berrogeitalau (50.402.744,-) pezetatan.

Lizitazioa, aurrez onartutakoen arteko enkante prozedurazkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1990eko martxoaren 22koan argitaratutako iragarkiaren bidez burutu zen.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki horren aurka, legez doakienek, bidezkotzat jotzen badute, Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango dute erabaki hori eman duen organuaren aurrean, iragarpen honen argitaratze egunaren biharamunetik kontatu beharreko hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoari erabaki adierazirik ematen bazaio eta hori ukapenezkoa bada, Administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoa tartejarri ahal izango da berraztertze errekurtsoa jakineraz dadineko egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

Berraztertze errekurtsoari erabaki adierazitakorik ematen ez bazaio, Administrazioarekiko aipatu liskarrauzi errekurtsoa tartejarri ahal izango da, berraztertze errekurtsoa tartejarritako egunaren biharamunetik hasi eta urte beteko epearen barruan.

Administrazioarekiko liskarrauzi errekurtsoa, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Liskarrauzitarako Salaren aurrean aurkeztu beharko da.

Gasteiz, 1990eko maiatzak 28. Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.